Calibix Esperientziak


Calibix AldroTeam-eko partner ofiziala da, Manolo Saiz-en azken proiektua (ONCE, Liberty Seguros eta Astana bezalako talde ospetsuetako zuzendari ohia), 2016an Under 23 eta Élite kategorietako lehiaketan burutu zen estreinaldia baino lehenagotik. Harrobian oinarrituta eta potentzial handia duen taldea, bere helburua talentuak hartu eta prestatzea baita, goi-mailako taldeetako erreferentzia izatera heltzeko.

Calibix-ek talde guztiaren azterketa biomekanikoak burutzen ditu, eta bere txirrindularien bizikleta ezberdinen klonajeaz ere arduratzen da, bere errendimendua hobetzeko, bere erosotasun gorena bermatzeko eta ustezko lesioak saihesteko.

Txirrindulari profesional ezaguna eta nazioarte mailan etorkizun ikaragarriarekin. 2008tik nazio mailako taldeekin eskarmentu handia dauka, esate baterako, Burgos Monumental, Cervélo Test Team, Omega Pharma Lotto, MMR Bikes; edo nazioarte mailan, adibidez, Azad University Cross Team (Iran), RTS Racing Team (Taiwan), Polygon Sweet Nice Cycling Team (Indonesia) edo SkyDive (Dubai). Gaur egun, Team Ukyo-n korrika egiten du (Japonia). Irabazlea, beste proben artean, Singkarake-ko Tour-ean 2012an; eta 2016an Japoniako Tour-ean eta Kumano-koan.

Calibix sistema erabiltzen du bere bizikletetan errendimendu eta erosotasun handienak lortzeko, muga guztien gainetik gure enbaxadore onenetarikoan bihurtuz; eta Valladoliden Calibix gune baten bazkidea izanik, StackbyCalibix, hain zuzen ere.

Materialen ingeniaria ogibidez eta triatleta zaletasunez. 2014an, Logroñon Olinpiar Triatloiaren irabazlea izan zen, eta 2002. urtetik aurrera Olinpiar Triatloi, Ironman, Espainiako Txapelketako parte-hartzaile nekaezina da.

Triatloiaren alde dituen afizioa eta grina dibulgatzailea erakusten ditu bere blog-a idaztiz; bertan, bere esperientziak eta aholku erabilgarri asko iristen ditu. Bikefitting-aren jarraitzaile sutsua, bizikletan eraman behar den jarrerak duen garrantziaren defendatzaile tinkoa, Calibix-ekin bere bizikleta kalibratu zuenetik bere errendimendua eta erosotasuna hobetu zituen.